ZER DA DISC GOLF?

Iberiar Penintsulan lehen urratsak ari da ematen Disc Golfa, hala ere, hainbat herrialdetan sustrai sakonak errotu ditu: AEBn, Japonian, Australian, Zeelanda Berrian, Kanadan, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Norvegian, Suedian, Danimarkan edota Finlandian. Egiari zor, Europako iparraldean, Finlandian batez ere, izugarrizko iraultza izan du Disc Golfak, eta azken 15 urte hauetan hazkunde izugarria arlo guztietan.

Disc Golfa kanpoan jolastu ohi da, naturarekiko errespetua sustatzen du, eta zeharo adiskidetsua eta soziala da. Kirol merkea da oso; zelai gehienak sarbide librekoak dira eta diskoen prezioak eskuarki 10€ eta 20€ bitartekoak dira. Are gehiago, erraz ikasi eta praktikatu daiteke; beraz, kirol herrikoia, familiarra eta adin guztientzat aukerakoa bihurtzen du.

70. hamarkadan sortu zen Disc Golfa Estatu Batuetako Californian.

Ohiko golfarekin antzekotasun handia du, baina makilen eta piloten ordez, frisbee edo disko hegalariak erabiltzen dira; eta zuloen lekuan, lurrean ainguratutako saskiak daude.

Zergatik‍‍‍ inbertitu Disc Golfean?

Paige Pierce

Soziala

Lagunarteko kirola da. Disc Golf partida bat familiartekoekin, lagunekin edota ezezagunekin ere jolastu daiteke.

Disc golf elkarteek txapelketak antolatu eta ekintza ezin hobeak prestatzen dituzten, kirol mundu honetan sakondu eta jende berria ezagutu dezagun.

Iraunkorra

Disc Golf zelai batek ingurune jasangarria eta errespetuzko erabilera bultzatzen ditu. Bere instalazioak eta erabilerak gutxieneko aztarna lagatzen dute naturan. Zelaiak i ngurumenaren ezaugarriekin bat egitean, nortasun propioa lortzen du.

Ekonomikoa

Eraikitzeko erraza eta mantentzeko merkea da kirol-instalazioa hau, batez ere, ohiko golfarekin alderatuz gero. Jokalariari prezio urria suposatzen dio Disc Golfean aritzeak, eta denbora gutxi behar du zelai osoa betetzeko. Alegia, betiko golfean denbora bikoitza behar da 18 zuloko zelai oso bat jolasteko.

Hiriarentzat balio erantsi bat da, eta turismo berri bat eratzen du Disc Golfak. Bestetik, diseinu bikaina duen zelai batek adin eta maila guztietako jokalariak erakartzen ditu gurera. Gainera, goi mailako diseinu-eremuek aukera ematen digute, mundu osoko jokalari eta zaleak erakartzen dituzten ekitaldi apartak antolatzeko.

Iparraldeko herrialdeetan ospe handia du kirol honek. Azarotik martxora bitarteko hilabete izoztuetan, eguraldi jasangaitza atzean utziz, Ipar Europako jokalari askok herrialde epeletara jotzen dute, oporraldi alai baten bila eta Disc Golf kirol kuttunean aritzera.

Turismoa eta nazioarteko proiekzioa

Anthony Barela