Disc golf zelaiek parke edo berdegune baten erabilera erabat indartu dezakete, ingurune bakoitzaren berezitasunak hondatu barik. Zuhaitzak, landa aldapatsuak, lakuak, errekak edo hainbat oztopo eragozpen dira beste edozein kirol edo jardueratan, Disc Golfean, ordea, osagai ezin hobeak dira zelai baten zailtasuna eta dibertigarritasuna bermatzeko.

Zelaien hornitzeak arrazoizko prezioa du, eta erraza da jartzea eta mantentzea. Oro har, disc golf zelaiek ez dute mantenu handirik behar, eta muntaketa prozesuan elementu arriskutsuak izan badaitezke ere, antzeman eta aurreikusi daitezke, neurriak hartuz eta ingurunea txukunduz.

Zure beharretara moldatzen gara, neurrira egindako zelaia diseinatzeko.

Disc Golf zelai bat ia edozein berdegunetan jar daiteke.

Disc Golf zelaiak iraunkorrak edo behin-behinekoak izan daitezke.

Irteera edo Tee

Tee-ak zulo bakoitzaren abiapuntuak dira. Tamaina zelai bakoitzaren beharren arabera aldatzen da, eta hainbat materialez eraiki daitezke. AEBetan material erabiliena zementua da, ez baitu mantenurik behar. Hala ere, Euskadisc Golf-en finlandiar DiscGolfPark ereduaren alde egiten dugu apustu: belar artifiziala. Jokoaren esperientzia maila hobetzen du, eta inguruarekin bertakotu egiten da.

Belar artifizialeko Tee-a, by DiscGolfPark

Disc Golf zelai

baten diseinua

Diseinua

Proiektuaren zatirik garrantzitsuena diseinua da. Egokia izan dadin, ezinbestekoa da segurtasuna bermatzea, lekuaren bazterrak eta berezitasunak kontuan hartzea eta jokoan zehar suertatu daitezkeen gertakizunak aurreikusiztea.

Diseinu egoki batek parkearen edo berdegunearen nortasuna nabarmentzen du; zuloek ez dute zertan leku bitxi edo ez ohikoetan egon behar. Euskadisc Golf taldeko diseinatzaileek eremu bakoitzaren xehetasunez baliatuz, proiektu bikaina burutzen dute, imaginazioz beterik. Jokalariaren bizipena ahaztu gabe, helburua parke bakoitzaren baliabideei etekin osoa ateratzea da.

Diseinu apropos baten bidez lortzen da jokalariarentzako erronka erakargarria eta esperientzia dibertigarria, itzultzeko gogoa eragingo diena.

 

Instalazioa

Zelaiaren instalazioak hiru osagai nagusi ditu;

Saskiak, irteerak (Tee) eta seinaleak.

Saskiak

Saskiak dira instalazioaren funtsezko elementuak, horiek gabe ez dago zelairik. Eraikuntza sendoak eta kalitate onekoak izan behar dira, eguraldiaren eta denboraren eragina jasan dezaten.

Saskia metal galbanizatuan eraikitzen da eta pintura ahutsez babestu. Gehienetan, zementu zapata baten bidez ainguratzen da lurrean, baina baditugu haitzean ainguratzekoak ere. Gainera, behin-behineko instalazioetarako oinak eskaintzen ditugu, saskien mugikortasuna errazteko.

Gure saskiak Innova Disc-en DisCatcher eredukoak dira. Kate lerro bakarreko saskiak dira, goi mailako txapelketetarako PDGA-k onetsiak.

Innova-ren DisCatcher saskia PDGA-k onartua

Parkeak

Disc Golf zelai bat parke bati onura handiena ateratzeko modu berritzaile eta ekonomikoa da, baita birgaitzeko ere.

Gure disenatzileek lortuko dute Disc Golf jokalariak eta ibiltariak inguruaz modu seguruan gozatzea.

Berdeguneak

Disc Golf zelaia ia edozein berdegunetan jar daiteke.

Ez du axola urmael, erreka edo gune aldapatsurik dagoen.

Zelaiak ingurunearekin bat egiten du eta, bertako berezitasunez baliatuz, etekin handia atera dakieke, zelai bakana gauzatuz.

Basoak

Kirol-instalazio bat baso batean?

Disc Golf-arekin erdietsi daiteke.

Munduko zelairik onenek gune irekiak zein basotsuak erabiltzen dituzte zuloak eraikitzeko, maila handiko jokalarien trebetasuna ez ezik, hasiberriena ere desafiatzeko.

Ikastetxeak

Ikastolak, ikastetxeak, unibertsitate kanpusak edo kiroldegiak leku ezin hobeak dira zelaia kokatzeko eta kanpoko ekintzak ingurumenean bertan sustatzeko.

Eremua bera 18 zuloko zelai oso bat edo soilik 3 zuloko zelaitxo bat egiteko aproposa izan daiteke, hori gutxienekoa da.

Kirol honek erronka fisikoan eta mentalean jarriko ditu ikasleak, eta horrek edonola ere mesede egingo die.

Golf zelaiak

Disc Golf zelai onenetako batzuk ohiko golf zelai baten barruan barneratuak daude. Honela, normalean erabili gabe dauden rough bazterrak profitatuak izan daitezke.

Pay per Play zelaiak izaten dira ohikoenak. Zelai hauek (iraunkorrak zein behin-behinekoak) aukera ezin hobea dira ekitaldiak edota goi mailako txapelketak erakartzeko.

Seinaleztapena

Zelaiaren sarreran mapa orokorra duen ohol bat jartzen dugu, zulo bakoitzaren kokalekua, distantzia eta parea adieraziz. Argibide-taulan, jokoaren oinarrizko arauak eta segurtasun aholkuak azaltzen dira.

Irteera-kartelak zelaiaren zulo bakoitzaren tee ondoan jartzen dira, eta erakusten dute luzeeraren, maldaren, parearen eta oztopoen inguruko informazioa.

Bertako saltokien eta enpresen publizitatea, zelaiaren mapa orokorrean zein irteerako tauletan jartzea, komunitatea gerturarazteko era ona izan daiteke.

Seinaleen grafismoa eta erabilitako materialak alda daitezke beharren arabera. Fabrikatzaile bakoitzak bere oinarrizko diseinua eskaintzen du, baina Euskadisc Golf-en bezero bakoitzaren berezitasunetara moldatzen gara, eta zelai bakoitzari konponbiderik onena aurkitzen diogu.

DiscGolfPark-ren seinalea metal galbanizatuan

Non kokatu Disc

Golf zelai bat?

Paul McBeth

-EN