Bi lagunen ilusioak sortu zuen Euskadisc Golf, gure herrira Disc Golf kirola ekarri eta haziarazteko xedeak bultzatuta. Andonik eta Koldok zubi bat eraikitzen ari dira, abenturazale eta naturaren maitale diren bi kultura berezi hauen arten. Euskal Herriaren eta Finlandiaren nortasun berriztatzailea eta modernoa munduan barrena ezaguna da, eta haien izaera, ohiturak eta nortasuna mantentzeko lanean diardute egunero.

Euskadisc Golf-en tentuz egindako lanean sinesten dugu, izan ere, zintzotasuna eta lan gogorra dira gure zigilua. Etorkizun iraunkor batean aurrera egin nahi dugu, gure nortasuna eta hezigaitza den arimaren funtsa ahaztu gabe.

NOR GARA GU?

Bi kulturen elkartasuna.

Eagle McMahon

Nortasuna eta Modernitatea

Zer egiten dugu?

Diseinua

Goi-mailako diseinua eta talde diseinatzaile finlandiarrarekin dugun elkarlana dira gure hauspoa.

Kalitatea eta material ezin hobeak dira gure berma nagusia; diseinu dotorea eta segurtasuna, ordea, gure mugarria.

Instalazioa

Ingurumen-eragina txikiagotzen dugu. Zelaia ingurunearekin bat egitea lortzen dugu, bertako estetika eta izadia errespetatuz. Zelai bakoitzaren diseinua bakarra eta paregabea da, eta proiektu bakoitzaren beharretara moldatzen da arras.

 

Sustapena

Euskadisc Golfek kirola bultzatzen du hainbat arlotan Iberiar Penintsula osoan: ekitaldiak antolatuz, munduko jokalari onenekin elkartasuna bultzatzen, bertako kluben hazkuntza sustatuz.


Inguruko klubak laguntzearen alde gaude, horiek indartuz eta suspertuz, jokalari berriak erakartzea lortuko baitute.

Azken 15 urtetan zehar Disc Golf kirolak Finlandian izan duen hazkundea ikusita, uste dugu funtsezkoa dela sarbide errezeko eta erabilera publikoko zelaiak sortzea, jokalari berriak lortzearren.

Gure ikuspegia

"Disc Golfak gure ingurumenarekin erlazionatzeko modua iraultzatuko du erabat" 

 

Horretarako argi dugu jarraitu beharreko estrategia: kirola ikusgai bihurtu.

80. hamarkadan gertatu zen antzera, surfa kirol ezezaguna zen orduan eta Euskal Herrian lau haizeetara hedatzen hasi zen. Hala ere, ezin bestekoa da zelaiak eraikitzea kirola ezagutu eta praktikatu ahal izateko, era berean, ekipamendua eskuragarri izatea ere.

Nate Perkins

ZER GARA GU?

Koldo Toribio Roldán

Barakaldon jaio nintzen (Bizkaian); hala ere, 2012. urtetik aurrera Turkun (Finlandian) bizi naiz familiarekin. Kirolaria, kementsua eta lehiakorra naiz. Finlandian ezagutu nuen Disc Golfa, eta erabat maitemindu ninduen. Kirol honen mamia ezagutzean, ohartu nintzen oso onuragarria eta interesgarria izan zitekeela.

Andoni Zenarruzabeitia Martínez

Abenturazalea, ingeniaria eta kirolari amorratua. Bilbon jaioa eta Barakaldon hezia. Bizitzan zehar hainbat kirol praktikatu ditut, baina Disc Golfaren berezitasunak eta aniztasunak erakarri ninduen. Geroztik, Disc Golfean aritzen naiz eta honen hazkundearen alde lan egiten dut.